St. Patrick’s English School ahalegin handia egiten ari da teknologia berriak erabil daitezen, bai ikasgeletan, bai haien kudeaketan. Teknologiaren kudeaketa, neurri handi batean, hezkuntza hobetu eta berritzera dago zuzenduta.
Ikasleek seiehun ordenagailu eta gailu inguru dituzte, ikastetxeko instalazioen barruan soilik erabiltzeko: ikasle bakoitzak bere ekipoa du Lehen Hezkuntzako 3. kurtsotik Bigarren Hezkuntzako 4. kurtsora arte (ikastetxeak jartzen du). Gainera, informatikako hiru ikasgela osagarri daude. Bestalde, irakasleek IKT ekipamendu aurreratu bat dute ikasgelan: proiektagailua, sare lokalerako eta Interneterako sarbidea duen ordenagailua, proiekzio-pantaila, soinu-tresneria eta arbel elektronikoa.
Ikastetxeak bertan diseinatutako aplikazio bat du barne-kudeaketarako. Datu-base sendo batek elikatzen du aplikazioa, web publikoa eta eremu pribatua. St. Patrick's World web publikoko espazio birtual bat da. Bertan, esperientzia partekatzen dugu, komunikatzen gara eta lankidetzan aritzen gara. Eremu pribatuan, irakasleek, familiek eta ikasleek ingurune indibidualizatua topatzen dute. Bertan, informazio akademiko orokorra, mota guztietako jakinarazpenak, eskola-materiala, etab. jasotzen dira. Gainera, ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu ugari kudea ditzakete.
'Heldutasun teknologiko aurreratuko' ikastetxea gara
St. Patrick's English Schoolek, 2014an, ziurtapen hau lortu zuen: 'Heldutasun teknologiko aurreratuko' ikastetxea, 2018an berritu zuen.
“Ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko eredua”k bidea ematen du ikastetxe baten prozesuen digitalizazio-maila baloratzeko eta jarraitu beharreko ildoa ezartzeko, eskola-elkarteko agente guztien teknologiei, prozesuei eta gaitasunei dagokienez.
Prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan bitarteko digitalen aprobetxamendua aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gure ikastetxeari ziurtapen gorena eman zion, Heldutasun teknologiko aurreratuko ikastetxe gisa.
Hiru maila daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako guztira 284 ikastetxek lortu zuten aintzatespen horietako bat; baina, 11 ikastetxek besterik ez genuen lortu kalifikazio gorena.
Albisteari erantsitako fitxategia(k): Heldutasunari buruzko ebazpena, IKT 2018
Heldutasunari buruzko ebazpena, IKT 2018, eranskina
Heldutasunari buruzko ebazpena, IKT 2014
Heldutasunari buruzko ebazpena, IKT 2014, eranskina