Lege-oharra

Web honen titularraren nortasuna

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko, jakinarazten dizugu web honen titularra hau dela: San Patricio S. Coop. IFK: F20048831. Egoitza: Lanberri kalea, 25 - 20009 Donostia (Gipuzkoa), Espainia. Telefonoa: +34 943 21 59 97. Ikastetxearekin Internet bidez harremanetan jarri nahi baduzu, erabili Contact (kontaktua) aukera gure webean.

San Patricioren webaren helburua da ikastetxeari eta bere jarduerei buruzko informazioa ematea. San Patriciok ahalmena du bere webean jasotako informazioan aldaketak egiteko, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi gabe. San Patriciok ez du bere gain hartzen bere webean sartzeagatik izan litezkeen ondorio edo kalteen erantzukizuna, ezta bertan jasotako informazioaren erabilerarekin nahiz haren esteken bitartez eskuratzen diren beste gai batzuekin lotutako erantzukizuna ere.

Webaren jabetza intelektuala

Copyright © 2001-2016, San Patricio. Ustiapen-eskubide guztiak erreserbatuta daude. Webaren, diseinu grafikoaren eta kodeen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak San Patricioren titulartasunekoak dira. Aipatutako ikastetxeari dagokio modu esklusiboan baliatzea haien ustiapen-eskubideak, eta, bereziki, honako hauek: erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko eta transformaziorako eskubideak. Webgune honetan erakusten diren markak, logotipoak, diseinuak eta zeinu bereizgarriak San Patricioren jabetzakoak dira (edo hari dagozkio), webgune honen diseinu komertziala bezalaxe.

Erreprodukzio partzialerako baldintzak

  • Berariaz aipa dadila informazio-iturri gisa.
  • Jasotako informazioa lortzeko asmoarekin egin dadila; ez, ordea, merkataritza-xedearekin edota banakoaz edo pribatuaz bestelako erabilerarako.
  • Web honetan jasotako edozein eduki ez dadila inola ere aldatu.
  • Web honetan eskuragarri dagoen edozein elementu bereiz erabili, kopiatu edo banatu dadila testuarekiko edo horrekin batera datozen gainerako edukiekiko.
  • Erreprodukzioa, aldez aurretik, idatziz eta fede emanez jakinaraztea San Patriciori eta, era berean, ikastetxearen baimen ziurtatua lortzea erreprodukziorako.
  • Erreproduzitutako elementuak ondoren hirugarrenei ez lagatzea edota Internetera nahiz sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean ez instalatzea.

Estekekiko erantzukizuna

Orri honetan agertzen diren estekek informazioa ematea dute xede bakarra. San Patriciok uko egiten dio web-orri horietan jasotako informazioaren gaineko erantzukizunari. San Patricioren webean aipatuko balitz edozein produktu, zerbitzu, prozesu, esteka, hipertestu nahiz bestelako informaziorik marka, izen komertziala edo fabrikatzailea edota hornitzailea erabilita, hirugarrenen titulartasunekoak badira, horrek ez dakar berekin San Patricioren aldetik haienganako laguntzarik, babesik edo gomendiorik.

Segurtasunaren gaineko erantzukizuna

San Patriciok ez du erantzukizunik bere gain hartzen sor litezkeen erroreen gainean, nabigatzaileen eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik; ezta nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik izan litezkeen ondorioen gainean ere, konfigurazio desegokia dela, birus informatikoen presentzia dela nahiz San Patriciorekin zerikusirik ez duen edozein arrazoi dela.

Webaren edukien gaineko erantzukizuna

  • San Patriciok uko egiten dio edukien erabilera desegokiaren ondoriozko erantzukizunari, eta eskubidea du edukiak noiznahi eguneratzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo haietarako sarbidea galarazteko, aldi baterako nahiz behin betiko.
  • San Patriciok uko egiten dio web-orri hauetan jasota ez dagoen edozein informazioren gaineko erantzukizunari; hau da, San Patriciok landu ez duen edo bere izenean argitaratu ez duen informazioaren gaineko erantzukizunari.
  • San Patriciok ez du erantzukizunik hartzen bere dokumentu inprimatuen eta bere web-orrian argitaratutako haien bertsio elektronikoen artean egon litezkeen bat ez-etortzeen gainean. •San Patriciok ez du erantzukizunik hartzen adingabeek webari ematen dioten erabileraren gainean.
  • Webaren edukiek adingabeen sentiberatasuna minduz gero, San Patricio ez da horren erantzule izango.
  • Gurasoen erantzukizuna da adingabeek Internet bezalako tresna bat egoki erabil dezaten ziurtatzeaz eta haiekin batera egoteaz hura erabiltzen dutenean.

Datuen konfidentzialtasuna

San Patriciok konpromisoa hartzen du gure erabiltzaile eta bisitariei buruzko datuen konfidentzialtasunari eusteko eta indarrean dauden legezko eskakizun guztiak betetzeko. Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritakoaren arabera, San Patriciok konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean eduki eta gordetzeko betebeharra betetzeko, eta beharrezko neurriak hartuko ditu horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskura ez daitezen (betiere kontuan izanik teknologiaren uneko egoera).

Horrenbestez:

  • Formularioen, posta elektronikoen nahiz beste bitarteko batzuen bidez bildutako datuak soi-soilik erabiliko dira erabiltzaileak betetzen duen formularioan adierazitako xedeetarako.
  • Ez dizkiegu hirugarrenei lagako edo salduko eta ez ditugu haiekin partekatuko erabiltzaileen datuak.
  • Ez gara inolako erabiltzailerekin harremanetan jarriko, eskatutako zerbitzurako behar-beharrezkoa ez bada.
  • Eskubidea duzu web publikoan bildutako datu horiei buruzko informazioa lortzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkatzeko, webaren kontaktua (Contact) aukera baliatuta nahiz ohiko postaren bidez –San Patricio S. Coop., Lanberri kalea, 25 – 20009 Donostia (Gipuzkoa), Espainia– edota 943 31 04 43 faxaren bitartez, Informatika Sailari zuzenduta.