Egun bat San Patricion

Scroll

Ikastetxeak zortzi eta erdietan hasten du eskola-jarduna; baina, txikienak –Lehen Hezkuntzako 3. kurtsora arte– ez dira bederatzi eta erdiak arte hasten.

Ikastetxerako sarrera errazteko eta familia-bizitza eta lana bateragarri egiteko asmoz, ikastetxeak garraio-zerbitzu osatua eskaintzen du, haurtzaindegikoa barne dela (zortziak laurden gutxietatik bederatzi eta erdiak bitartean), Lehen Hezkuntzako 2. kurtsora arteko ikasleentzat.

Goizerdian, ikasleek hogei minutuko jolasgaraia dute, kanpoko espazioetan paseatuz, hizketan arituz edo jolas eginez erlaxatu ahal izateko. Une horretan ere jangela irekitzen da hamaiketakoa saltzeko eta barruko topagune bilakatzeko.

Eguerdian egiten den bi orduko atsedenaldiak nahi duenari aukera ematen dio etxean bazkaltzeko. Nolanahi ere, familia gehienek jangela-zerbitzua erabiltzen dute (menu osoa ikastetxearen sukaldeetan prestatzen da), eta denbora hori baliatzen dute euren seme-alaben prestakuntza osatzeko eskolaz kanpoko jardueretako bati, Aiete Musika Eskolari… esker. Une aproposa da hori, halaber, liburutegian eta informatika-gelan eskolako lanak nork bere kasa egiteko, ikasteko, irakurtzeko, kontsultatzeko, lanak egiteko…

Lau eta erdietan amaitzen da eskola-jarduna. Hala ere, ikastetxea ikasleentzat zabalik geratzen da eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu: liburutegia, eskolaz kanpoko jarduerak, musika-eskola eta taldeko eskola-kirola.

Etxera itzultzeko, ikasleek bi autobus-zerbitzu dituzte: bata lau eta erdietan irteten da ikastetxetik, eta bestea bost eta erdietan.