Haurraren garapenari dagokionez, laguntzea, hura sustatzea, motibatzea eta bideratzea; horiek dira irakaskuntza-lanaren oinarrizko funtsak 2 urteko gelan eta Haur Hezkuntzan. Ziurtatzea ikasleek bereganatuko dituztela etorkizunean haien oinarri izango diren ohiturak: entzutea eta arreta jartzea; ahalegintzea eta lan egitea.

6 - 12 urte
Lehen Hezkuntza.
Eskola-etapa bakoitzak berorren erritmoak eta berezitasunak ditu. Sei urte horietan zehar, ikasleak buru-belarri arituko dira irakurmena eta idazmena gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez menderatzen. Horrela, dituzten trebetasun intelektualak, afektiboak eta sozialak finkatuko dituzte, eta euren ikaskuntzaren protagonista izango dira.

12 - 16 urte
Bigarren Hezkuntza.
Ikasleak, pubertarora eta nerabezarora iristean, aldaketa pertsonalak izaten ditu, eta aldaketa horiek haren harremanetan nahasmenduak sor ditzakete besteekiko. Familiaren eta tutoreen begiradapean, harreman estuan, ikasleak aurrera egiten du derrigorrezkoaren ondorengo etapara daraman bidean.

16 - 18 urte
Batxilergoa.
Ikaslea azken etapara heltzen da, derrigorrezko etaparen ondorengora, hain zuzen: haren prestakuntza integralaren azken fasea da, goi-mailako ikasketetarako prestatzekoa. Dagoeneko, zientzien edo gizarte-zientzien bideari ekin behar dio, eta Unibertsitatea izango du hurrengo helburua.