Kudeaketa aurreratua

Scroll

Q de plataSt. Patrick’s English Schoolen apustua izan da kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa-sistema bat garatzea, EFQM (European Foundation for Quality Management) eredua erabiltzen duena diagnostiko-tresnatzat. Erreferentzia-esparru horri esker, geure burua “bikaintasunarekin” konparatzen dugunez, aukera daukagu zein indargune eta zein hobekuntza arlo ditugun antzemateko.

EFQM eredua premisa honetan oinarritzen da:

“Bezeroen eta enplegatuen gogobetetzea eta gizartearekiko eragina lortzeko, beharrezkoa da lidergo bat. Lidergo horrek bultzatu behar ditu politika eta estrategia, erakundeko pertsonak, aliantzak eta baliabideak eta erakundearen emaitzetan Bikaintasuna gauzatzera bideratutako prozesuak”.

Prozesuen kudeaketa eta hobekuntza dira kudeaketak oinarri dituen euskarrietako bat Erabateko Kalitatearen printzipioen arabera. Gure ikastetxearen arrakasta eta familien gogobetetzea lortzeko, funtsezkoa da gure irakasleak eta irakasle ez diren langileak inplikatzea prozesuen etengabeko hobekuntzan.

Talde autonomoek kudeatutako prozesu eta proiektuen arabera antolatzen dira ikastetxearen jarduerak. Horrek erraztu egiten du pertsonek hobekuntzetan erantzukizunak hartzea eta inplikatzea. Kudeaketa-sistema sendoa eta adierazle fidagarriak dituena ezarri dugu. Hala, taldeek baliabide eta informazio egokiak dituzte erabakiak hartzeko garaian.

2010ean, ikastetxeak “Zilarrezko Q” aintzatespena lortu zuen (Eusko Jaurlaritzak ematen duen saria kudeaketaren bikaintasunagatik).

Aintzatespen hori lortu ondoren, hobekuntzaren eta berrikuntzaren aldeko gure konpromisoari eusten diogu, gure ikasleen hezkuntza integralean nahi dugun bikaintasun-mailara iristeko. Horretarako, espero dugu gure familien konfiantza eta babesa izaten jarraitzea.