Kooperatiba gara

Scroll

Izena

San Patricio, S. COOP. izenaz, gurasoak bazkide dituen irakaskuntza-kooperatiba bat dago eratuta Donostian. Kooperatiba lotuta dago Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen printzipio eta ekintzetara eta, baita ere, lege-aginduetara eta estatutu hauetara.

Xedea

Sozietatearen xedea da irakaskuntza-jardueretan aritzea maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate guztietan, jakintzaren eta prestakuntzaren edozein adarretan. Sozietateak eskolaz kanpoko jarduerak eta horiekin lotutakoak egin ahal izango ditu eta, era berean, aukera izango du eskola-zerbitzu osagarriak eskaintzeko, irakaskuntza-jarduerak erraztuko dituzten zerbitzuez gainera.

Sozietateak kooperatiboki ebatziko du bazkideen seme-alaben hezkuntza, haren ikastetxearen beraren bidez eta sor litzakeen beste batzuen bitartez. Irabazi-asmo oro baztertuko da eta debekatuta egongo da itzulkin kooperatiboak banatzea.

Hezkuntza-proiektuaren garapena

Hezkuntza-proiektua oinarrizko arau hauek gidatuko dute:

  • Ikasleen prestakuntza integralaren printzipio orokorrak.
  • Kooperatiba gurasoek eta tutoreek osatzen dute, eta printzipio nagusitzat du ikastetxe misto bat eraiki, administratu eta kudeatzea, oraingo eta etorkizuneko irakaskuntzaren fase guztiak bilduko dituena Unibertsitaterako sarbidera iritsi arte.

Sozietatearen helbidea

Sozietatearen helbidea Donostian (Gipuzkoa) ezartzen da, Lanberri kaleko 25 zenbakian.

Iraupena eta lurralde-esparrua

Kooperatibaren iraupena denbora mugagaberako ezartzen da, eta haren lurralde-esparrua Gipuzkoa da.

Bazkide erabiltzaileak

  • Kooperatiban seme-alabak edo tutoretzapekoak dituzten gurasoak, ordezkariak edo tutoreak.
  • Adinez nagusiak diren ikasleak beraiek, kooperatibak zehazten dituen kurtso eta inguruabarretan.
  • Kooperatibaren helburu sozialaren berezitasunak kontuan izanda, haren eta bazkideen artean independentzia handiagoa lortzearren, berariaz debekatuta dago Kooperatibaren irakaskuntzako edozein mailatako irakasleek, bertako gainerako langileek eta horien ezkontideek ere parte hartzea.

Ikasgiltza

IKASGILTZAn sartuta gaude. Irakaskuntza-kooperatiba laikoek osatutako elkartea da eta Euskal Autonomia Erkidegoa du muga geografikoa. Zerbitzu publikora argiro bideratuta dago, eta bazkide dituen kooperatiba federatuak, bereziki, eta hezkuntza-sistema, oro har, hobetzen laguntzen du.

Era berean, ERKIDEren barruan gaude: Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa.

IkasgiltzaERKIDE

Organigrama

Organigrama