Familien lankidetza-proiektua

Scroll

Eta, guk geuk sortzen badugu gure seme-alabentzat nahi dugun eskola?

Oinarri horrexen gainean eraiki zen ikastetxea. Ideia hori zerabilten buruan euren seme-alabentzat hezkuntza-hautabide hoberena helburu zuten familia haiek guztiek 70eko hamarkadan.

St. Patrick’s-entzat, hezkuntza eginkizun partekatua da prestatzaileen eta familien artean. Hori dela-eta, nabarmendu egiten dugu zeinen garrantzitsua den haien guztien inplikazioa ikasleak garatzeko prozesuan.

Balio bereizgarri hori du gure hezkuntza-sistemak. Bizi garen gizartearen behar errealei erantzuteko sortutako ikastetxea, ikasleak etorkizunerako prestatzen dituena.

Herri-onurako familia-kooperatiba gara. Familien, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza gure antolamenduaren balio berezia da. Hala, ikasleen oinarrizko konpetentziak eta balioak ahalik eta gehin gara daitezen bultzatzen dugu.