St. Patrick’s English School-ek oso garraio-zerbitzu osatua du, eremu zabala estaltzen duena.

Eskaintzen dugun jangela-zerbitzuan, egunero 760 bazkaritik gora ematen ditugu, oso-osorik gure instalazioetan prestatutakoak.

Ikasleek eskola-uniformez jantzita joan beharra daukate ikasgelara. Uniformea ikastetxearentzat berariaz diseinatuta dago.

Eskolak liburutegi zabala du kontsulta digitalak edo fisikoak egiteko entziklopedietan, liburuetan, ipuinetan, atlasetan, hiztegietan…

Jardueren sorta zabala dago prestakuntza arautua eta kultura- eta kirol-prestakuntza osatzeko.

Aiete Musika Eskolak (Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastegia da) zerbitzuak eskaintzen dizkie gure ikastetxean bai ikasleei, baita helduei ere.

Hainbat kirol modalitate egitea funtsezko oinarria da balioetan prestatzeko –errespetua, adiskidetasuna edo fair play-a–.

Oporraldian lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko, ikastetxeak udaleku irekiak antolatzen ditu 2 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. kurtsora bitarteko ikasleentzat.