Gure ereduak bazkide fundatzaileen irrikari erantzuten dio; hots: ikastetxearen bizitzan funtsezko eginkizun bat betetzea eta hezkuntza-lana harreman estuan partekatzea.

Irakasleek betetzen duten tutoretza-zeregina funtsezkotzat hartzen dugu hezkuntzan, familiak eta irakasle-taldeak partekatutako proiektu gisa.

Hezkuntza-indargarria behar duten ikasleei laguntzen diegu, eta irakasleak aholkatzen dituzte ohiko ikasgelan aplikatu beharreko neurrien inguruan.

Batxilergoko 2. kurtsoko ikasleen herenek maila gorena –C2 (Proficiency)– lortuta promozionatzen dute, Hizkuntzetarako Europako Esparruaren barruan.

Bi urtetik aurrera, ingelesaz, euskaraz eta gaztelaniaz jarduten da, eta adin goiztiarretan ingelesari ematen zaio lehentasuna. Ondoren, arian-arian, hirueletasun kohesionatuari ematen zaio bidea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta garrantzitsuagoak dira hezkuntzan. Horregatik, 600 gailu elektronikotik gora dauzkagu ikasleek erabiltzeko.

Atzerriko bidaien eta esperientzien onuran sinesten dugu balioak ikasteko bitartekotzat. Balio horien artean daude, adibidez, tolerantzia, errespetua eta ikuspegi-zabalera.