Familien Eskola

Scroll

Familien Eskolak bi helburu hauek betetzen ditu: alde batetik, haurraren eboluzio- eta heltze-prozesuen inguruan argi egiten du, azken aurrerapen zientifikoetan oinarrituta; eta, bestetik, jakin-nahia eta kezkak partekatu ahal izateko elkarrizketa-eremu bat eskaintzen du.

Adin bakoitzak aupada bat du, haurrarentzat ez ezik, familiarentzat ere. Izan ere, familiaren irrika da bere seme-alabari heziketa hoberena eskaintzea, etorkizunean haren ongizate pertsonala eta arrakasta profesionala ziurtatuko duten tresnak eskura jarrita. Horregatik, hain zuzen, eskolak adin guztiak biltzen ditu, adin goiztiarrenetatik hasita nerabezarora eta nerabezaro ondokora iritsi arte, saio monografikoekin eta jarraituagoak diren beste saio batzuekin. Horien bidez, aukera duzu kontaktu-sare bat sortzeko beste familia batzuekin, jakin-nahiak eta pozak partekatzeko.