Ezagutu ezazue gure ikastetxearen jatorriaren historia. Kontakizun honen helburua da interesdunek ikastetxearen hastapenak eta funtsa ezagutzea, eta ikustea gaur egun garena hastapen haien emaitza dela.
San Patricioren hastapenetan parte hartu zuten pertsonen lanaren, irrikaren eta, era berean, ausardiaren aintzatespena, eta, horrenbestez, ikastetxearen sortzaileei gorazarrea.
Pertsona askori esker bihurtu da ikastetxea gaur egun dena. Gurasoak, irakasleak, hurrenez hurrengo zuzendaritza-kontseiluetako kideak eta langileak (ikastetxean jardunean egon ala ez), eta, jakina, ikasle guzti-guztiak ere, horien presentzia hutsa ikastetxearen izateko arrazoia baita.
Guztiok egunez egun, urtez urte, posible egiten dugun errealitatea da St. Patrick’s English School; baina, 1976ko udaberrian, familia batzuen ideia besterik ez zen… Eta, guk geuk antolatzen badugu gure seme-alabentzat nahi dugun eskola?