Gure izateko arrazoia
St. Patrick’s English School itunpeko ikastetxe bat da, 2 urtetik 18ra bitartean irakaskuntza arautua eskaintzen duena. Gainera, herri-onurako familia-kooperatiba da. Familien, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza erakundearen balio berezia da. Hala, ikasleen oinarrizko konpetentziak eta balioak ahalik eta gehin gara daitezen bultzatzen dugu.
Erakundearen etengabeko irrika da ikastetxean egunero dauden pertsonen hazkuntza lortzea, talde horretan sarturik ikasleak, irakasleak eta irakasle ez direnak. Ikaslearen kasuan, tutoretzak funtsezko egitekoa betetzen du horretan. Langileen kasuan, berriz, hobekuntza profesionaleko eta giza hobekuntzako proiektua elementu nagusia da ikastetxearen garapenean, erakunde bizia eta dinamikoa den heinean.
Irekitasunaren aldeko irrikak eragin handia du ikastetxearen jardunean. Hala, hainbat herrialdetatik etorritako irakasleek bultzatuta, irrika hori ikasleen baitan sendotzen da eskolaz kanpoko jardueren bidez. Horien helburua da errealitatearen ikuspegi irekia eta zabala sustatzea. Toki-komunitatean, familiaren errotzea ezin da gure proiektutik bazter geratu. Ikuspegi tokiko eta global horren ondorio logiko gisa, eleaniztasuna bultzatzen da, ingelesa hezkuntza-proiektuaren oinarri dela.