San Patrizio eguna
Martxoaren 17an ospatzen dugu gure ikastetxearen patroiaren eguna: San Patrizio. Tradizioz, ikasgelak eta korridoreak apaindu eta girotzen dira ikasleek egindako lanekin. Horietan, jakina, Irlandako berezko koloreak eta motiboak agertzen dira: Hirustak, harpa zeltak, “leprechaun”ak eta ezin aurkituzkoa den urrez betetako eltzea ezkutatzen duen ostadar magiko hori. Egun horretan, era berean, jokoak eta kirol-probak antolatzen ditugu. Ingeles Saila, San Patrizioren egunen inguruan, “Ingelesaren astea” bihurtzen da. Aste horretan, askotariko jarduerak antolatzen ditugu ingelesarekin lotuta: The Spelling Bee (ingelesezko ortografia-lehiaketa), ingelesezko ipuinen lehiaketa, poesia anglofonoaren irakurketa, ipuin-kontaketa…
St. Patrick’s Day-ren aurreko igandean, gainera, eskola-erkidego osoari zuzendutako ospakizun-jai handia antolatzen dugu. Jai horretan, familia osoa dibertitzen da ikastetxearen instalazioetan antolatutako jarduerekin. Egun osoan zehar, txikienek aukera dute haurren jolastoki handiaz gozatzeko. Bertan, puzgarriak, zezen mekanikoa, tren elektrikoa, makillaje-lantegia, etab. dituzte. Guztiek gozatzen dute futbol-txapelketekin, saskibaloikoekin, xakekoekin eta mahai-tenisekoekin. Gainera, mago baten ekitaldia dugu, Aiete Musika Eskolaren kontzertu bat, eta ikastetxearen jangelan guztientzat egiten den bazkari bat. Bazkariaren ondoren, gurasoetako batzuk animatu egiten dira ohiko mus-txapelketan parte hartzera. Oso jai atsegina da, eta une aproposa giro lasaian elkartzeko.
Halloween
Urriaren 31n, Halloween festa ospatzen dugu. Txikienen irakasleak sorginez janzten dira. Hegaden eta jirabiren artean, haurren aurpegiak margotzen dituzte eta ekarri eta dekoratu dituzten kalabazen argitan biltzeko eta abesteko gonbita egiten diete. Aste batzuk lehenago, ikasgela eta korridore guztiak apaintzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako lan “beldurgarriekin”: armiarmak, saguzarrak, sorginak, eskeletoak, etab. Sorginkeria eta araoen, abestien eta dantzen artean eta askari handi batekin, “magia potagia” saio batek ematen dio amaiera festari.
Easter Bunny
Bigarren hiruhilekoan, Haur Hezkuntzako ikasleek oso bisita berezia jasotzen dute: Easter Bunny (Pazkoko untxia). Haur askok diote untxiaren belarriak ikusi dituztela ikastetxeko zuhaixken artean. Easter Bunny urtero dator eta txokolatezko arrautzak uzten ditu jolastokietan banatuta. Zalantzarik gabe, egunik zirraragarrienetakoa da etapa horretako haurrentzat. Euren saskiak betetzen dituzte ezkuturik aurkitutako arrautzekin, baina badakite horiek partekatzen bilaketan hain zorte ona izan ez duten ikaskideekin.
English Week
Urtero, Lehen Hezkuntzako 3.etik 6.era bitarteko kurtsoetan aste berezi bat ospatzen dugu."English Week" deitzen diogu.
Gure helburu nagusia da ikasleak ingelesean motibatzea eta ikaskuntza sendotzea jolas-jardueren bitartez. Hori baliagarria da, halaber, interesgunearen inguruan hiruhilekoan zehar ikasgelan jasotako ezagutzak zein diren ikusteko.
Urtero txandakatu egiten ditugu jolas-jarduerak (adibidez, antzezpenak eta musika-saioak) jarduera instrumentalagoekin (esaterako, ortografia-lehiaketak edo ipuinak).
Antzezpenak egiten ditugunean, mintzamena ez ezik, memorizazioa, irakurmena eta taldean lan egiteko ahalmena lantzen ditugu.
Ortografia-lehiaketari dagokionez, onuragarria da poemak idazteko zehaztasunean. Ipuin-lehiaketa, berriz, egun bertsuetan antolatzen dugu.
Hezkuntza- eta jolas-giroa islatu egiten da, ez soilik ikasle eta irakasleen gogoberotasunean, baizik eta sortutako lan anitzarekin girotutako korridoreetan ere.
Euskal Jaia
Abenduaren hasiera aldean, euskararen jaia, Euskal Jaia, ospatzen dugu Lehen Hezkuntzako 3.etik 6.era bitarte kurtsoetako haurrekin, ikasgelan zenbait prestaketa-proiektu egin ondoren.
Pintxoen lehiaketa, euskal dantzak eta herri-kirolak antolatzen ditugun askotariko jardueren adibideak besterik ez dira. Horien guztien helburua poza ematea eta motibatzea da, giro umoretsu eta alaian hizkuntzaren erabilera sustatuta.
Haur-danborrada
Hiriko haur-danborradan 1988tik ari gara parte hartzen. Harrezkero, urtero desfilatzen dugu urtarrilaren 20an, St. Patrick’s-en koloreak eta bereizten gaituen jantzi ikusgarria harro erakusten.
Gure hiriko egunik garrantzitsuaren aurretik, familiak ikastetxera joaten dira entsegu orokorra ikustera. Bertan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak biltzen dira.
Liburuaren eguna
Literatura-sorkuntzak ospakizun zabala eta bizia behar du. Horregatik, St. Patrick’s-en, liburuaren inguruko ospakizunak aste oso bat hartzen du.
Erabilitako liburu eta ipuinen azoka txikirako, ikasleek etxetik ekartzen dituzte dagoeneko interesatzen ez zaizkienak: azoka txiki solidarioari ematen dizkiote eta, horrela, iraganeko irakurketak ikaskideekin partekatzen dituzte. Salgai daude ere orri-markatzaileak, Hezkuntza Plastikoa irakasgaian ikasleek egin dituztenak. Bildutako dirua gobernuz kanpoko erakunde bati (GKE) zuzentzen zaio.
Astean zehar, liburutegiak aparteko liburuen erakusketa bat jasotzen du. Liburu horiek ilustrazioengatik, tipografiagatik, originaltasunagatik edo antzinatasunagatik nabarmentzen dira. Astea amaitu ondoren, ikasle emaileei itzuli egiten zaizkie halako eskuzabaltasunez laga dituzten liburuak.
Azkenik, txikienek lagun ikusezinean parte hartzen dute gelakideekin. Jakina, baldintza bakarra da oparia liburu bat izatea.