Emaitza akademikoak

Scroll

UCLES (Cambridge) azterketak erabiltzen ditugu ikasleek ingelesean duten konpetentzia-maila neurtzeko. Batxilergoko 2. kurtsoko ikasleen % 35k azterketak gainditzen dituzte maila gorenaz –C2 (Proficiency)–, Hizkuntzetarako Europako Esparruaren barruan, % 75ek C1 (Advanced) lortzen dute, eta % 100ek B2 (First).

Lortutako euskara-maila neurtzeko, Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta HABEren probetan ikasleek lortutako emaitzak erabiltzen ditugu. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Gizarte Zientziak ikasteko aukera dago, eta Lehen Hezkuntzako 5. kurtsotik aurrera mailaren araberako taldeak daude. Horri esker, oinarri sendoa lortzen da titulazio gorena eskuratzeko helbururako. ISEI-IVEIren euskarako proben arabera (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen ditu), St. Patrick’s-eko DBHko 2. kurtsoko ikasleen % 68 maila ertainaren gainetik daude, eta % 62 D ereduari dagokion mailan.

2015/2016 ikasturtean, Batxilergoko 2. kurtsoko promozioaren % 22 B2rekin atera zen ikastetxetik, eta % 6 C1ekin (EGA).

2016ko ekainean, St. Patrick’s-eko ikasleen batez beteko nota selektibitate-azterketan 7,47 izan zen (Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 6,64), eta emaitza bikainak lortu zituzten ikasgai hauetan: Enpresa Ekonomia, Geografia, Historia, Filosofiaren Historia, Ingelesa, Matematika eta Kimika.