Mundura irekitako ikastetxea. Esperientziak: Trukeak eta bidaiak

Trukeak

Scroll

Southampton-ekin

www.thornden.hants.sch.uk

Thornden School Hampshire-ko konderrian dago, Ingalaterraren hegoaldean. Ikastetxe horretan, performing arts-ak (antzerkia, musika, dantza…) dira nagusi. Horietan, ikasleak euren trebetasun artistikoei esker nabarmentzen dira.

Eskualdea aberatsa da historian eta kulturan, eta hainbat eta hainbat aukera eskaintzen ditu. Egonaldian, Stonehenge-ko historiaurreko monumentua, Salisbury eta Winchester-ko katedralak, Trafalgarko guduan Nelson-ek erabilitako itsasontzia… bisitatzen ditugu. Gainera, Londres eta bertako toki enblematikoak ere bisitatzen ditugu.

Ikasleak aukera du ingelesean dituen trebetasun guztiak erakusteko. Esperientzia guztiak bere log book edo egunkarian jasoko ditu. Egunkari hori ondoren beste bidaia eta truke batzuetan erabiliko ditu.

Liverpool-ekin

www.bluecoatschoolliverpool.org.uk

Hirurehun urtetik gorako historia du Blue Coat School-ek. Garai batean, hiriaren erdi-erdian zegoen. Gaur egun, orube zabal batean dago, Wavertree bizitegi-auzoan, Penny Lane-tik eta The Beatles taldeak maitatzen eta oroitzen zituen beste leku batzuetatik ez nahiko gertu.

Truke hau bete-betean osatzen da Southamptonekoarekin, elkarren ondoan jarrita hiri handia eta landazabala, iparra eta hegoa.

Blue Coat-ekin 2005etik daukagu harremana eta, harrezkero, urtero bisita egiten dugu Gabon aurreko egunetan, oso egun aproposak baitira negualdiko ohiturak ezagutzeko.

Bisitak portu aldean egiten dira. Bertan daude museo eta arte-galeria garrantzitsuenak. Eta nahitaezkoak dira kultura herrikoiarekin lotutako bisitak: Anfield estadioa, The Beatlesen museoa…

Libourne-rekin (Frantzian)

www.lyceemontesquieulibourne.com

Lycée Montesquieu, Libourne herrian, Bordeletik 28 kilometrora, ikastetxe konfesional pribatua da.

Annick Saunier arduradun frantsesarekin dugun harremana 2002tik dator, eta, hain zuzen, haren bitartekotzari esker, trukeak egin ahal izan ditugu Anglade ikastetxearekin (Sainte-Foy La Grande) eta, orain, Montesquieu ikastetxearekin.

Akitaniako eskualdeak aberastasun kultural handia du. Bertako haitzuloetan gizakiak bizi izan ziren. Erdi Aroan, gazteluak eta gotorlekuak eraiki zituzten eta orduantxe hazi zen Bordele bertako zimendu erromatarren gainean.

Hizkuntza erabiltzea eta partekatutako balioak bateratzea da eskola-esperientzia honen oinarria.

Iraurgirekin (Azpeitia)

www.iraurgi.eus 

2015–2018 Plan Estrategikoaren baitan sortutako ekimena da hau, gure euskararen maila hobetzeko helburuarekin. Azken urteetan martxan jarritako hainbat aldaketarekin batera, euskarak gure eguneroko bizitzan indar haundiagoa du, eta Iraurgi Ikastetxeko trukeak bide horretan laguntzen du.

Azpeitia eta Donostiaren arteko 50 kilometroek aste osoko egonaldia erraz eta atsegin bihurtzen dute gure ikasleentzat. Ingurunea erabat aldatzen dute: familia batekin bizi, Iraurgiko eskolara joan eta jardueretan parte hartzen dute, beti euskarazko giroan.

Esperientzia oso aberasgarria da: ikasitakoa praktikan jarri, maila linguistikoa hobetu eta ardura eta gaitasun sozialak garatzeko aukera ematen du.

Tabor Academy-rekin (MA, E.E.U.U.)

https://www.taboracademy.org/

Gure estrategiaren berrikuspenaren ondoren, ingelesa mintzatzen duen bazkide berri baten bila abiatu ginen, eta horren fruitu da Marion hiriko (Massachusetts, AEB) Tabor Academy-rekin egiten dugun trukea. Ia 150 urteko historia duen internatu pribatua da, eta 19 herrialdetako ikasleak ditu, horietatik %70a bertan bizi da.

Estatu mailan nagusi da Itsas Biologia eta Nabigazioaren arloan, eta badu badia ondoko eraikin bat ikerketa marinoan espezializatua.

New Yorketik lau ordura ipar-ekialdera dago, eta Euskal Herrian dugun klima dute bertan, euria nagusi. Gainera, bale ehizaren eta arrantzaren historia komunak lotzen ditu bi eskualde hauek.

4. DBHko ikasleek, Cambridge B2-C1 mailako azterketa ofiziala prestatzen ari diren honetan, aukera dute ingelesezko ingurune batean murgiltzeko. Ez da bakarrik hizkuntza ikaskuntza sustatzen, baita kultura eta gizarte esperientzia ere.

Eskola bidaiak

Lehen Hezkuntzako 2. kurtsotik aurrera, ikasleek ikasturtean gutxienez bidaia bat egiten dute. Bidaien iraupena eta konplexutasuna egokituta daude partaideen adinera.

St. Patrick’s English Schoolen ustez, bidaiek osatu egiten dute ikasleen prestakuntza pertsonala eta akademikoa; besteak beste, alderdi hauek nabarmenduta: erantzukizuna, autonomia, errespetua, talde-espiritua eta esperientzian oinarritutako ikaskuntza.

Baratze (LH 2)

Behaketa eta ikerketa dira ikaskideekin batera egonaldi honetaz guztiz gozatzeko gakoak. Ikasleek ibilbide ekologiko desberdinak egiten dituzte eta hainbat tailerretan parte hartzen dute: baratzea, baserria, elikagaien eraldaketa, mikologia eta egur zizelketa.

Baserri-eskolaren helburua da gure ikasleei egunero egiten ditugun ekintzek inguruko landa eta natura munduaren iraunkortasunean eta biodibertsitatean duten garrantzia helaraztea.

IrriSarri Land (LH 3)

Foru Komunitatea, era berean, Lehen Hezkuntzako 3. kurtsoko bidaiaren agertokia da: abentura-parke bat, gure abentura pertsonalak eta esperientzia aberasgarri biziak igarotzeko leku aproposa.

Tirolina, arborismoa, ikatza egitea eta amuarrainei jaten ematea dira ikasleek aire zabalean egiten dituzten jardueren adibide batzuk. Jarduera horiek askatasuna-segurtasuna binomio desiratua ziurtatzen duen leku batean egiten dira. Gozatzeko lekua da, norberaren gelako edo beste gelako ikaskideekin harreman estuagoak ezarri ahal izateko eta tutoreak eta irakasleak hobeto ezagutu ahal izateko lekua. Harreman hori ikasturtean zehar estutuko da, ikasturtearen berezko aupada guztiak gainditzeko beharrezko konfiantza sortuta.

PAL (Play And Learn) (LH 4)

Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko ikasleek parte hartzen dute ikastetxez kanpoko bidaia honetan. Bi egunez, jarduera ludikoak eta prestakuntzakoak egiten dituzte Estatu Batuetako kultura autoktonoen historiaren eta ohituren inguruan, Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean eta aldirietan. Dena ingelesez da. Azkenean, Estatu Batuetako jatorrizko biztanleen kulturaren hainbat alderdi ezagutzen dituzte –haien artea, musika, dantza…–, AEBen erliebeaz eta geografiaz gainera.

Barnetegi (LH 5)

Euskararen Normalizazio Planaren barruan, ikastetxeak murgiltze linguistiko hau antolatu du euskarazko harreman sozialak sustatzeko, hizkuntzarekiko jarrera hobetzeko eta gelan zein kanpoan erabiltzea bultzatzeko. Programak euskal kultura eta hizkuntza erabiltzeak hizkuntza-trebetasunak hobetzeko duen garrantzia azpimarratzen ditu, erabilerarekiko jarrera positiboak nabarmenduz.

Baztan haraneko natura-ingurune pribilegiatu batean kokatuta, Lekarozko aterpetxea berdegunez inguratuta dago (futbol eta saskibaloi zelaiak, eta atletismo pista) eta Elizondotik, harana osatzen duten 15 herrietatik handiena, kilometro batera baino ez dago.

Orio (LH 6)

4. mailako P.A.L. programan bezala, 6. mailako Oriora egiten den irteeraren helburua da ingelesaren erabilera sustatzea eguneroko bizitzan, ikasleei benetako testuinguruetan hizkuntza garatzeko aukera emanez, komunikazio-gaitasuna bultzatuz.

Hiru egunez, ikasleek tailerretan eta jarduera ludiko zein kirol jardueretan parte hartzen dute, guztiak ingelesez aritzen diren begiraleek gidatuta, murgiltze linguistiko osoa ahalbidetuz.

Ingurune natural hurbil honetan, 6. mailako ikasleek esperientzia trinkoa bizi dute talde moduan Lehen Hezkuntzako azken ikasturtean, talde-kohesioa eta harreman pertsonalak indartuz Bigarren Hezkuntzara igaro aurretik.

DBH-ko Barnetegia (DBH 1)

DBH 1eko ikasleek hiru egun igarotzen dituzte Larrauleko aterpetxean, Donostiatik gertu, euskarazko gaitasuna eta soltura lantzen dituzten jarduerak egiten. Ikasgelan aurretik egindako lan guztiak zentzua hartzen du egonaldian zehar. Herriko museoa eta eliza, antzinako ur-errotak bisitatzen dituzte, ibilaldiak egiten dituzte, jolas tradizionalak… Eta, batez ere, elkarbizitza dago, taldearen kohesioa sendotzen duena.

Estella/Lizarra (DBH 1)

Gizarte Zientzien ckurrikulumarekin lotutako bisita osagarria da. Gainera, izaera ludiko eta kiroleko jarduerak antolatzen dira, ikasleen arteko harremanak sendotzeko balioko dutenak.

Programatutako bisitak eta jarduerak (baliteke batzuk ezin gauzatzea)

  • Egilazko dolmena
  • Kristinoen kobazuloa (Urbasa)
  • Urederrako iturburua
  • Ibilaldia Urbasako pagadian zehar
  • Paseoa Lizarran
  • San Pedro de la Rúa elizaren bisita (erromanikoa)
  • Done Jakue bideko ibilbidea
  • Iracheko monasterioa

Lizarrako merkatuan herrian kontsumitzeko erosketak*

*Jarduera hau taldeka egiten da ostegunean, merkatu-egunean. Talde bakoitzak diru kopuru jakin bat izanda, egun horretako janaria erosi behar du, parke batean kontsumitzeko. Taldekideek elkarrekin adosten dute menuaren edukia, erosketaren tiketak aurkeztu eta horren inguruko fitxa bat bete behar dute.

Barcelona (DBH 2)

Maiatzean, 2. kurtsoko taldeak Bartzelonarako ohiko bideari ekiten dio. Aurretik, Huescan gelditzen da jardueren bidez abenturan murgiltzeko. Jardueren artean, raftinga eta arborismoa daude. Bartzelonako gune nagusiak eta monumentu ospetsuenak ezagutu ondoren, taldea Port Aventurarantz abiatzen da. Bertan, sekulako une dibertigarriak bizitzen dituzte. Bidaia ahaztezin horretan, kirola, kultura eta aisia konbinatzen dira.

Ruta del Cid (DBH 3)

Maiatzaren hirugarren astean, DBH 3ko taldeak aurrez aurre ezagutzen ditu ikasturteko curriculum-programazioan agertzen diren lekuak: San Millán de la Cogolla (gaztelaniaren jatorriekin, euskaraz idatzitako lehen hitzekin… lotuta), Burgos, Carrión de los Condes, Paredes de Nava, Villalcázar de Sirga, Santiago bidea, Canal de Castilla...

Ikasgelan jorratutako gaiei benetakotasuna emateaz gainera, helburua da ikasleengan bidaia kulturalekiko interes piztea, dokumentatzeko baliabideak eskaintzea, leku interesgarriak hautatzea eta ezagunak ez dituzten lekuetan orientatzea. Eta, gainerako bidaietan bezala, errespetua, autonomia, soziabilitatea… sustatu nahi ditugu.

Madrid (DBH 4)

Lau egunetan zehar, DBH 4ko taldeak literatura-ibilbide bati jarraitzen dio, aurretik ikasgelan egindakoari, hain zuzen. Besteak beste, leku hauek bisitatzen ditu: Salamanca –Tormesko itsumutila, Frai Luis–; Ávila –Santa Teresa–; Segovia –erromanizazioa–; Toledo –hiru kulturen arteko bizikidetza: kristaua, hebrearra eta musulmana– eta Mantxa –Kixote–. Bidaia Almagron amaitzen dugu. Bertan, Urrezko Mendeko antzezpen bat ikusten dugu Corral de Comedias-en.

Pirinioak (Batxilergoa 1)

Giza Zientzietako sailaren esparruan, 2006-7 ikasturterako proposatu zen Pirinioetan zeharkaldi bat egitea Batxilergoko 1. kurtsoko ikasleekin. Zeharkaldiaren formatua aukeratu zen. Izan ere, ingurune natural batean esfortzu fisiko jarraitua egitea metodologia egokia zirudien ezarritako helburuak lortzeko. Hala, Pirinioak hautatu ziren, hurbil daudelako eta, halaber, naturan bete-betean murgiltzeko aukera ematen dutelako. Eta Batxilergoko 1. kurtsoan egitea erabaki zen, une bikaina dirudielako irteerarako planteatutako edukiak garatzeko.

Oraindik indarrean dagoen irteera honetarako, jarraian adierazten diren gaiekin lotutako helburuak ezarri dira: ingurune natural eta kulturalarekiko elkarreragina, hizkuntzaren garapena, garapen fisikoa eta gizarte-elkarreragina.

Zeharkaldia Echo herrian hasi eta Canfranc-en amaitzen da. Bost gau ematen dira inguruko beste hainbeste aterpetxetan; adibidez: Bisaltico eta Lizara. Eguna mendi erdian igarotzen da. Asmo bakarra da ibiltzea, naturan eta landa-ingurunean murgilduta sentitzea, lasaitasuna eta isiltasuna sentitzea, flora- eta fauna-espeziak ikustea, atsedenaldietan irakurtzea eta marraztea… azken batean, guztiok elkarrekin bizitzea naturaren erdian, hiriko bizitzatik eta erosotasun eta teknologia modernoetatik urruti.

Esperientzia aparta da. Hasiera batean, ingurune horri buruzko ezjakintasunak edo esperientziarik ezak eraginda beldurrak eta aurreiritziak egon badaitezke ere, egindako ahaleginaren ondoriozko gogobetetzeak eta norberaren bizipenek eskakizun handiko irteera bihurtzen dute jarduera, desberdina eta oso aberasgarria.

Italia (Batxilergoa 2)

Bidaia hau eskolaldian zehar ikasleek egindako irteera eta bidaia guztien amaiera da. Italia historikoan barrena ibilbide bizia eta zabala egingo da, guztien oroitzapenean betirako geratuko dena. Azken agur ahaztezin horretan, Milan, Verona, Venezia, Florentzia, Pisa, Siena eta Erroma ezagutuko dira. Beste kate-maila bat da ikasleen prestakuntza humanistikoan; etorkizunerantz eta prestakuntza unibertsitario eta profesionalerantz proiektatuko dituen azkena eskolaldian.