Dibertsitatea

Scroll

St. Patrick's-en bertutetzat tratatzen dugu dibertsitatea. Bizi garen gizartearen errealitate bat da. Gizarte honetan, gizaki bakoitza bakarra da, baina denak berdinak gara. Dikotomia hori da gure ikastetxearen hezkuntza-oinarrietako bat. Izan ere, pertsona bakoitzaren indarguneak identifikatzen ditugu horiek sustatzeko eta ahulguneak sendotzeko.

Ikastetxeak bi laguntza-gela ditu. Eskola-agendaren gainbegiratze hutsetik hasi eta irakasgai ardatzetako lan gogorreraino iritsi arte, arduradunek hezkuntza-indargarria behar duten ikasleei laguntzen diete, eta irakasleak aholkatzen dituzte ohiko ikasgelan aplikatu beharreko neurrien inguruan.

Dibertsitatea elementu aberasgarritzat hartzen dugu, eta ikastetxea bizikidetasun-eremutzat, bakoitzak bere onena emateko erantzukizuna duen eremutzat.

Ildo horretatik, gaitasun handiko ikasleak antzematen lan egiten dugu, eta horrek hezkuntzaren arloan berekin dakarren ekintzan dihardugu. Gure gain hartzen dugu profil horretako ikasleekiko daukagun konpromisoa eta hezkuntza-behar bereziei erantzuten diegu.