Ikastetxea 1976an fundatu zuen familia talde batek. Familien nahia zen euren seme-alabek hezkuntza integral laikoa jasotzea, 2 urtetik 18ra, eta hezkuntza horretan ingelesak curriculumean garrantzi nabarmena izatea. Horrekin, ikastetxe ireki bat aldarrikatu zuten argiro, bertan ikasleek helburuak zabaldu eta errealitatearen ikuspegi orokorra eskuratu ahal izateko.
Sortze-espirituaren eragina nabarmena da oraindik ikastetxearen heziketa-proiektuan, nahiz eta, jakina, denbora igaro ahala hura ñabartzen eta birformulatzen joan den, gizartearen eta familia kooperatibisten eskaera orokorrei erantzuteko.
Sortutako ereduaren helburua zen bazkide fundatzaileen irrikari erantzutea; hots: ikastetxearen bizitzan funtsezko eginkizun bat betetzea eta hezkuntza-lana irakasleekin harreman estuan partekatzea, lan hori zentzurik zabalenean ulertuta. Gaur egun bultzada hori bizirik dago eta kolektibo fundatzaile haren ikuspegiaren alderdi iraunkorrenetakoa da.