Haur Hezkuntza

Scroll

Haurraren garapenari dagokionez, laguntzea, hura sustatzea, motibatzea eta bideratzea; horiek dira irakaskuntza-lanaren oinarrizko funtsak 2 urteko gelan eta Haur Hezkuntzan. Ziurtatzea ikasleek bereganatuko dituztela etorkizunean haien oinarri izango diren ohiturak: entzutea eta arreta jartzea; ahalegintzea eta lan egitea. Nortasunaren eraikuntzan ezinbestekoa izango da estimulazioa; norberaren hazkuntza eta ikaskuntza bultzatu eta areagotzen dituzten egoeren bidez.

Oinarrizko konpetentzien sustapena, arrakasta hori ziurtatu behar duten baliabide eta trebetasunen sarea, banatuta dago hiru hizkuntzetan (ingelesa, euskara eta gaztelania), hasiera-hasieratik, 2 urtetik aurrera. Hizkuntza-aberastasun handiko ingurunean eta Aieteko berdegune batean, ikaslea murgildu egiten da hizkuntzetan eta kulturan, eskola-egutegi honekin: herrialde ingeles-hiztunen jaiegunek ezarritakoa (Halloween; Easter Bunny-ren agerraldia; St. Patrick’s, gure patroia) eta gure jaiegunen eta inguru hurbilekoetan ospatzen direnen araberakoa.

Ikasleek mundu anglosaxoiko ikasmateriala erabiltzen dute, hango ipuin tradizionalak ikasten dituzte, ingelesaren soinuekin ohitzen dira Jolly Phonics izenekoen bitartez, tabletak eta Ipad-ak maneiatzen dituzte, euskarazko haur-abestiak kantatzen dituzte eta hizkuntza horren bidez psikomotrizitatea hobetzen dute…

Haurren garapen harmonikoan oinarri-oinarrizkoa izango da familia-tutore harremana. Une horretatik aurrera, ikastetxearen eta familiaren arteko lankidetza funtsezkoa izango da haurren ongizaterako eta aurrerapen pertsonal eta akademikorako.