Eskola-etapa bakoitzak berorren erritmoak eta berezitasunak ditu; baina, guztiek helburu bera dute: ikasleen ongizatea eta haien etekin pertsonal eta akademiko handiena lortzea. Eta, horretarako, berriz ere, beharrezkoa izango da familiak eta irakasle taldeak eskuz esku lan egitea, elkarren ondoan, ikasleen oraina eta etorkizuna eraikitzeko.
Sei urte horietan zehar, ikasleak buru-belarri arituko dira irakurmena eta idazmena gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez menderatzen; etaparen hasieran batik bat. Horrela, dituzten trebetasun intelektualak, afektiboak eta sozialak finkatuko dituzte, eta euren ikaskuntzaren protagonista izango dira. Gero eta autonomoagoak izango dira, gero eta lan-ohitura finkatuagoekin, gero eta ikuspegi analitikoagoarekin.
Proiektuak hiru hizkuntzetan egingo dituzte, aukera izango dute Gizarte Zientziak euskaraz egiteko, eta Natura Zientziak eta Arte Plastikoak ingelesez. Gainera, parte hartuko dute hizkuntza- eta tutoretza-xedea duten irteeretan: talde-kohesioa eta ingurunearekiko erantzukizuna eta sentikortasuna sustatzen dituzten bidaiak. Eta mundu digitalean are gehiago murgilduko dira. Horretarako, erabilera pertsonaleko gailu bat izango dute eskuragarri, hodeian edukiak partekatzeko eta haren barrena erantzukizunez bidaiatzeko.
Hainbat herrialde eta kulturetatik datozen irakasleak ezagutuko dituzte. Bakoitzak bere ukitu pertsonala du; baina guztiek talde bakarra osatzen dute helburu bakar honekin: haurra, ikaslea, eta haren aurrerabide indibiduala eta soziala.