Bigarren Hezkuntza

Scroll

Denbora ez da inoiz gelditzen. Ikasleek, pubertarora eta nerabezarora iristean, aldaketa pertsonalak izaten dituzte, eta aldaketa horiek haien harremanetan nahasmenduak sor ditzakete besteekiko. Familiaren eta tutoretza-taldearen begiradapean, harreman estuan, ikasleek aurrera egiten dute derrigorrezkoaren ondorengo etapara daraman bidean. Etapa hori funtsezkoa izango da haien etorkizuneko garapen akademiko eta pertsonalerako.

Euren konpetentziak bermatzen eta zehazten jarraitzen dute, curriculum ofizialaren oinarri diren konpetentziak, hain zuzen: hizkuntzalaritza, matematika, digitala, soziala… Haietako batzuk estuki lotuta daude ikasketa arloekin (adibidez, matematikarekin); baina, beste batzuk zeharkakoak dira, esaterako: ikasten ikastea, eta autonomia eta ekimen pertsonala izatea. Eta azken konpetentzia horietan, hain zuzen ere, gainerakoetan arrakasta lortzeko gakoa egongo da. Kemenaren, ahaleginaren eta lanaren bidez lortuko du ikasleak arrakasta, familiak eta irakasle taldeak irrikatzen duten arrakasta.

Planteatutako helburuak lortzeko, ordutegia bi orduz zabaltzen dugu. Horrela, kirol-jardun biziagoa ahalbidetzen dugu; hori baita bidea nerabeak inoiz baztertu behar ez dituen balioak eta ohitura osasungarriak lortzeko. Gainera, horrela, tutoretza-lan sakonagoa egiten dugu, bizikidetasunaren oinarri diren balioak nabarmenduta.

Etapa honetan hasiko dira hizkuntzetan duten trebetasuna ziurtatzen duten tituluak lortzen: B2 eta C1, ingelesez; eta B1 eta B2, euskaraz. Bi hizkuntza horien ikaskuntza errazteko, ikasleek talde txikiagoetan jasoko dute eskola. Arlo guztiek egiten dute ekarpena hizkuntza-konpetentzian. Horregatik, teknologia, informatika eta zientziak ingelesez ikasiko dituzte, baita ikus-entzunezko bitartekoak, gorputz-hezkuntza eta gizarte-zientziak ere (nahi izanez gero, euskaraz). Etapa benetan hirueleduna da, eta laueleduna ere izan daiteke, Frantsesa hautazko irakasgaitzat aukeratuz gero.

Bidaiek garrantzi handia izango dute oraindik, taldeko bizikidetasunaren eta kohesioaren eragile diren heinean, eta tutoreari aukera ematen baitiete ikasleekin harreman estuagoa izateko ikasgelatik kanpo. Ikasleak, arian-arian, penintsulako hainbat leku ezagutu eta estimatuko ditu –Nafarroa, Bartzelona, Gaztela eta Leon, Gaztela Gaztela-Mantxa–; eta aukera izango du trukeetan parte hartzeko Ingalaterran eta Frantzian.