Batxilergoa

Scroll

Ikaslea azken etapara heltzen da, derrigorrezko etaparen ondorengora, hain zuzen: haren prestakuntza integralaren azken fasea da, goi-mailako ikasketetarako prestatzekoa. Dagoeneko, zientzien edo gizarte-zientzien bideari ekin behar dio.

Ikaskideekin irakasgai komun batzuk –ingelesa, euskara, gaztelania eta literatura…– partekatuko ditu; baina, modalitate bakoitzekoak berariazkoak izango dira hautatutako ibilbiderako. Dagoeneko argiro bideratuta egongo da ondorengo ikasketetara: arlo teknikoa –arkitektura, ingeniaritza…–; osasunaren esparrua –medikuntza, psikologia, erizaintza…–; edo orientazio humanistikoa.

Hona iritsita, eskakizun handiko giro akademiko batean heldutasuna erakutsi behar du argiro. Hain zuzen ere, urtez urte, emaitza bikainak lortzen ditugu Unibertsitatera sartzeko probetan. Emaitza horiek nabarmen gailentzen dira gure erkidegoko batez bestekoarekiko.

Etapa horretan lortuko ditu ikasleak titulazio garrantzitsu eta baliozkoenak: C1 edo C2 ingelesean (Advanced, Proficiency eta IELTS) eta B2 edota, are, C1 euskaran. Ikasleak ingelesezko irakasgaiak egiten jarraituko du –Kultura Zientifikoa, IKTak, Literatura Unibertsala–. Gainera, eskaintza berezia dago Euskaran titulazio gorenarekin ikastetxetik irten nahi duten ikasleentzat.

Une erabakigarrietan, ikasleek euren etorkizunerako funtsezko erabakiak hartu behar dituztenean, orientazioak eta tutoretzak garrantzi berezia hartzen dute: orientatzaileak, tutoreek eta irakasleek, oro har, oso kontuan hartzen dute etapa horretan arrakasta lortzeko beharrezkoa dela ikasleen gaitasunekin bat etorriko den hautaketa egitea, eta hautaketa horrek bere itxaropenei erantzutea eta haien benetako ahalbideetara egokitzea. Hori guztia posible izan dadin, tutore bakoitzeko ikasleen ratioa hamabost ingurukoa da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bezala.

Ikaskideekin batera, ikasleak beste bide batzuei ekingo die, penintsulako beste leku batzuk ezagutu ditzan (kirolak egingo ditu eta bere kultura orokorra zabalduko du). Eta, Batxilergoko 2. kurtsoan, kutsu nabarmen kulturaleko ikasketa-amaierako bidaia egingo du Italiara. Gainera, aukeran, Liverpooleko Blue Coat School-ekin trukea egin ahal izango du.