Musika Eskola
ScrollAiete Musika Eskolak (Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastegia da) zerbitzuak eskaintzen dizkie gure ikastetxean bai ikasleei, baita helduei ere.
Adin goiztiarretan (hiru eta sei urte artean) hastapen-eskolak jaso ondoren, ikasleak instrumentuak ikasten hasten dira: haizea-zura, haizea-metala, haria, perkusioa, polifonikoak (pianoa, gitarra)… Irakasleek gaztelaniaz edo euskaraz ematen dituzte eskolak. Haien helburua da, haien jakinduria ez ezik, duten gogoberotasuna helaraztea.
Zenbait musika-talde daude Eskolaren barruan:
- Abesbatza
- Haize-taldeak
- Hari-taldea
- Gitarra-taldea
- Musika modernoko taldea
- Ganbera-musikako taldea
Kontzertuak egiten dituzte ikastetxean eta kanpoan ere: Udaletxea, Zorroaga, Konstituzio plaza, Victoria Eugeniaren lorategiak, etab.
Pianoko ikasleek inguruetako lehiaketetan parte hartzen dute: urtero, Andoaingo Piano Jaialdian, ondo merezitako sariak lortzen dituzte, eta Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan ere zenbait sari eskuratu dituzte.