Taldeko eskola-kirola

Scroll

Lehen Hezkuntzako 2. kurtsotik Batxilergora arte, ikasleek askotariko kirol modalitateak ezagutu eta egiten dituzte, funtsezko oinarritzat hartuta balioetan prestatzea –errespetua, adiskidetasasuna, fair play-a…-. Koordinazioa, teknika eta talde-lana behar-beharrezkoak dira kirola egiteko, eta, hain zuzen ere, alderdi horiek nabarmentzen dituzte entrenatzaileek ikastetxeko kirol-eremuetan eta erabiltzen ditugun bertatik gertuko kirol-instalazioetan. Entrenamenduak arratsaldeko ordutegian egiten dira, 16:30etik 17:30era edo 18:00etara.

Futbola, saskibaloia, hockeya, bela, beisbola eta eskubaloia egiten ditugu, eta hiriko kirol-patronatuak antolatzen duen uretako festibalean parte hartzen dugu.