Oporraldian lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko, ikastetxeak udaleku irekiak antolatzen ditu 2 urtetik Lehen Hezkuntzako 2. kurtsora bitarteko ikasleentzat, ikasturtea amaitu ondoren, uztail osoan zehar. Astelehenetik ostiralera, ordutegia hau da: 9:00etatik 13:30era. Gainera, harrera-zerbitzu bat dago 8:00etatik 9:30era. Jangela-zerbitzuaren ordutegia zabaldu egiten da 15:30era arte.
Ikasleak zenbait adin-taldetan banatzen dira, eta jarduera-sorta zabala egiten dute haurraren bilakaera-unearen arabera. Eguraldia lagun, parkera, igerilekura eta hondartzara irtenaldiak egiten ditugu. Bestela, ikastetxearen instalazio zabalak baliatzen ditugu eskulanak, kirolak, psikomotrizitate-ariketak… egiteko.
Nabarmen ludikoak direnez, jarduerek taldean gozatzea ziurtatzen diete partaideei. Eta hori guztia giro hirueledunean –ingelesa, euskara eta gaztelania–, behar bezala kualifikatutako monitoreekin.