Eskaintzen dugun jangela-zerbitzuan, egunero 760 bazkaritik gora ematen ditugu, oso-osorik gure instalazioetan prestatutakoak.
Goi-mailako lehengaiek ziurtatu egiten dute elikadura osasungarria eta orekatua. AIBAK SL arduratzen da zerbitzuaren kudeaketaz, ikastetxeak ezarritako jarraibideak beteta.
Irakasleek ikasleen kontrolean eta jarraipenean laguntzen dute eguerdian –bai jangela barruan, bai jolasleku eta aisiarako eremuetan–. Horrela, heziketa eta bizikidetza bermatzen dituzten arauak beteko direla ziurtatzen da.
Zerbitzu horrek heziketan duen garrantziaz jabetuta, ikastetxeak honako helburu orokor hauek finkatu ditu jangelari dagokionez:
- Ikasleak ohitzea mota guztietako elikagaik jatera –“denetarik jatea”–.
- Elikadura orekatua eta osasungarria ahalbidetuko duten ohiturak bereganatzea.
- Jarrera positiboa eta interesekoa garatzea ezezagunak diren edo ohikoak ez diren elikagaiekiko, maniak eta aurreiritziak gaindituta.
- Mahaian portaera sozialeko ohiturak eta trebetasunak bereganatzea.
- Autonomia pertsonaleko ohiturak bereganatzea elikaduraren, higienearen eta ordenaren arloetan.
- Errespetuzko jarrerak garatzea ikaskideekiko, zaintzaileekiko, sukaldeko pertsonalarekiko eta instalazio eta materialekiko ere.