Dagoeneko Azpeitiarrak beraien etxeetan!
Aurten ere, 6. mailan antolatu den elkartrukearen helburua beteta.
ScrollAurten ere, 6. mailan antolatu den elkartrukearen helburua beteta.
ScrollAurreko asteazkenean, Martxoak 20an, Iraurgi Ikastetxeko hamalau ikasle gure eskolara iritsi ziren esperientzia berri bat bizitzeko asmoz.
Eskolako ekintzetan ingelesa eta familietan gaztelania landuz, aste izugarri bat igaro dute.
Azken egunean, Katxolara joan ginen eta bertan baserria ezagutzeko eta kanpoan jolasteko aukera paregabea izan genuen.
Baina egonaldian bizi izan duten gauzarik politena beraien artean sorturiko harremanak izan dira. Besarkatuz elkar agurtu dute eta Maiatzan jarraituko dutelakoan alde egin dute azpeitiarrek.