Elkartrukea Ingelesa - Euskara
ScrollEuskararen ikasketa sustatzeko eta hobetzeko jardueretako arloaren barruan, Lehen Hezkuntza bukatzean familia euskaldunetan 7 eguneko elkartruke bat antolatzea bere gain hartzen du eskolak. Ekimen berri honetan murgiltzeko erabateko giro euskalduna nahi genuen. Horregatik, Azpeitian dagoen Iraurgi Ikastetxea aukeratu genuen.
Euskaran murgiltze horren truke, eskola orduetan ingelesa praktikatzeko aukera eskaintzen diegu azpeitiarrei, bertako irakasleriarekin, eta gaztelania hitz egiten duten familiekin elkarbizitzan.
Parte hartzea borondatezkoa da eta lehenengo urtean erantzuna oso positiboa izan da. Iraurgiko arduradunekin batera ikasleen zaletasunak ezagutzen aritu gara bikoteak eta egitaraua diseinatzeko asmoz.
Martxoan, Azpeitiko taldeak gure eskolak English Week-en antolatutako ekintza desberdinetan parte hartzen du. Horrez gain, Ingalaterra edo Irlandako kulturarekin zerikusia duen proiektu bati ekiten dio, esperientzia polit hau bukatutzat eman aurretik.
Gure ikasleriak maiatzean bisitatzen ditu azpeitiarrak eta giro euskaldun batean murgiltzen da, eskolan zein familia arloan. Gureek ere, Iraurgi Astea daukate helburu, ekintza eta ekitaldiz jositako astea. Apopiloek bezala, proiektuetan dihardute, besteak beste, antzerkia, bertsolaritza eta Urola trena bezalako jarduetan
Berma dezakegu proiektu honen arrakasta. Hizkuntzaren elkartrukea baino haratago doan esperientzia bat bizitzeko aukera ematen du, bere ohiko familia girotik kanpo, non autonomia eta erantzukizuna sustatzen baitira.