Dagoeneko azpeitiarrak beraien etxeetan!

Dagoeneko azpeitiarrak beraien etxeetan!

Lehenengo aldiz 6. mailan antolatu den elkartrukearen helburua beteta.

Scroll

Aurreko asteazkenean, Martxoak 14an, Iraurgi Ikastetxeko hamazazpi ikasle gure eskolara iritsi ziren esperientzia berri bat bizitzeko asmoz.

Eskolako ekintzetan ingelesa eta familietan gaztelania landuz, aste izugarri bat igaro dute. Hiria ezagutzeko irteera bat, San Patricio egunaren ospakizuna, English week egitarauan parte hartzea eta liburu digital baten  sormena izan dira, besteak beste, aurrera eraman diren jarduerak.

Baina egonaldian bizi izan duten gauzarik politena beraien artean sorturiko harremanak izan dira. Besarkatuz elkar agurtu dute eta Maiatzan jarraituko dutelakoan alde egin dute azpeitiarrek.