19 Abr 2018

3. DBHko Ikasleak kazetaritza teknikak ikasten Laida Basurtorekin

Scroll
laida basurto

Saioa, ikasleek egin behar duten “Albistegia 2018”  proiektuaren barruan kokatzen da, eta  bertan, kazetaritzaren inguruko informazio orokorra emateaz gain, zuzeneko emanaldietan kazetariek erabiltzen dituzten ahoskera eta idazketa teknikak azaldu zizkigun.

Gaur egun, Laidak Euskadi Irratian lan egiten badu ere, urteak pasa ditu Euskal Telebistako albistegietan berri emaile lanetan, eta bere esperientzia nabarmen geratu zen, hitzaldian kontatu zizkigun hainbat pasadizo eta anekdota interesgarrirekin.

Balorazioa oso positiboa izan da, eta orain ikasleen txanda da: ikasitakoa praktikan jarri behar dute beraiek sortu behar duten albistegian.