San Patricio ere Euskaraldiarekin bat
ScrollHezkuntza arloko eragileek Euskaraldiari atxikimendua eman diogu eta atxikipen dokumentua sinatu dugu. Hezkuntza komunitateko herritarrak aktibatzea da helburua.
Horregatik, guraso hezitzaile eta 16 urtetik gorako ikasleak ahobizi edo belarriprest rolak har ditzaten animatu nahi dugu.
Euskaraldiak irauten duen 11 egun hauetan zehar, gure Lehen Hezkuntzako ikasleak euskaraz bizitzen saiatu dira. Lehen egunetan euskaraldiako abestiaren letrak eta pausoak bereganatuz eta ondoren, norberak ondo pentsatutako konpromezu bat idazten eta zintzilikatzen egunero ikusi eta gogoan izateko.
Bestalde hiruhilabete osoan zehar landutako proiektu guztien lagin bat egon da Lehen Hezkuntzako korridoreetan:
- 1. eta 2. mailan (Ikasleen lanak)
- 3.mailan “Sukaldaria naiz” (azoka)
- 4.mailan “Zer dira herri kirolak?” (kartelak)
- 5.mailan “Pintxoak egiten badakigu” (etxeko bideoen argazkiak)
- 6.mailan “Munduko kulturak” (gelako aurkezpenen argazkiak)
Ostirala 30ean ospatutako gure Euskararen Egunean Aho Bizi eta Belarri Prestak ere egon dira. Nahiz eta goizeko lehen orduetan euria egin, eguraldiak ez zuen gure festa eta giroa zapuztu. Goizetik txupinazoarekin hasi eta herri kirolak, buruhandiak, abestiak, ipuin multimediak, pintxo lehiaketa eta eskulanentzako tartea egon zen egun guztiaren zehar.
DBH 1go mailako ikasleak Euskaraldian parte hartzeko, bere egunerokotasunean hizkuntza ohitura batzuk aldatzera animatu dira. Horretarako, lotsa, zein beldurrari aurre egin diete eta hizkuntza-egoera ezberdinak euskaraz kaleratzera ausartu eta animatu dira. Gainera, Haur hezkuntzako ikasleak gehiago ezagutu dituzte. Errekreo orduan beraiekin euskaraz solasaldian egon dira eta ahobizi eta belarriprest-eko “txapak” banatu dizkiete. Azkenik, elkarrekin abesti polit batzuk abestu dituzte giroa animatzeko. Oso momentu polita, euskararekin, ikasle handiak txikien aurrean eredu bezala jokatuz.
Mila esker ahobizi eta belarriprest guztiei, ikasle, irakasleen eta familien inplikazioarengatik ez balitz, euskararen txantxangorriak ez zuen San Patricion zehar hain hegaldi ederra egingo.
