Misioa, ikuspegia eta balioak

Misioa

Scroll

Gure izateko arrazoia

St. Patricks itunpeko ikastetxe ingelesa eta familien arteko kooperatiba bat gara; 2 urtetik 18ra bitarteko irakaskuntza arautua eskaintzen dugu.

Ikastetxe gisa, ikasleen, irakasleen eta familien arteko lankidetza eraginkorrean sinisten dugu. Gure lana nazioarteko ikuspegitik garatzen dugu:  ingelesa - nagusiki irakasle natiboen eskutik jasoa- murgiltze kulturalerako tresna bihurtzen da. Ikuspegi honek mundura irekitzera ez ezik pertsona bakoitzaren autonomía ere sustatzen du. Gure xede nagusia ikasleei bide honetan laguntzea  da, prestakuntza akademikoan zein pertsonalean  bidelagun izanez, etorkizuneko erronkei arduraz aurre egin diezaioten.

Ikuspegia.

Zer nahi dugu izan?

Gure asmoa erreferentziazko ingeles ikastetxea izaten jarraitzea da, gure bikaintasun pedagogikoagatik eta ikasle bakoitzaren garapenean eskaintzen dugun banakako laguntzagatik.

Pertsona bakoitzaren berezko trebetasunak eta gaitasunak identifikatzea eta bultzatzea da gure zutabeetako bat.. Horretarako, ikaskuntza esanguratsu eta egokitua indartzen dugu, norberaren hazkunde pertsonala nahiz akademikoa uztartuz.

Etorkizuneko begirada duen hezkuntza-komunitatea eraiki nahia dugu: munduarekin konektatuta eta etengabe bilakaeran dagoena. Hori guztia, definitzen gaituen familia izaera, gertutasuna eta kooperatiba esentzia galdu gabe.

Balioak.

Zein balioren bidez?

Errespetua: Garapen integralean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako ingurunea sustatzen dugu. Hezkuntza-komunitateko kide guztiek beren lekua  eta ahotsa dutela bermatzen dugu, denok baloratuak senti gaitezen.

Enpatia: Besteak emozionalki ulertzeko eta laguntzeko gaitasuna bultzatzen dugu. Bizikidetzaren oinarri gisa, besteekiko zaintza eta sentikortasuna garatzen dugu.
Hurbiltasuna: ikasle edo familiekin dugun gertuko harreman pertsonalizatua gure ezaugarri nabarmenetakoa da. Beti familia-kultura, abegikor eta parte hartzailea islatzen duen inguru batean oinarrituta.
Proaktibitatea: Irakaskuntzaren eta eguneroko bizitzako erronkei aurre egiteko jarrera positiboa eta esku-hartzailea bultzatzen dugu, ekimen pertsonala eta automia arduratsua landuz.
Erantzunkizuna: Norbanakoaren zein taldearen erantzunkizuna sustatzen  dugu; ikasleek eskolako balioekin bat egin dezaten lan egiten dugu modu etiko, kontziente eta koherentean jokatzen ikas dezaten.
Nazioarteko ikuspegia: Gure ikasleei begirada globala eta kulturarekiko irekitasun jarrera garatzen laguntzen diegu, aniztasunarekiko errespetua eta pentsamendu kritikoa bultzatuz, nazioarteko ikuspegi sendo batetik.