Itunpeko ikastetxea. Herri-onuraren deklarazioa

Scroll

Itunpeko ikastetxea

Ikastetxe bakoitza desberdina da. Alabaina, familia guztiek gauza bera bilatzen dute ikastetxe batean: euren seme-alabek hezkuntzarik hoberena jasotzea. Alderdi horretan, itunpeko ikastetxeak egokitzen dira hoberen familien beharretara.

Pribatuak dira, ez baitira inolako administraziok sortuak, eta kudeaketa-askatasuna dute. Haien finantzaketa-iturriak dira lortzen dituzten diru-laguntzak eta bazkide kooperatibisten ekarpenak. Horrela, gure giza baliabideen burujabetasuna eta kalitatea lortzen dugu.

Euren askatasuna baliatuz, beren seme-alabentzat nahi duten helburura hobekien egokitzen den ikastetxea aukeratzen dute familiek: itunpeko ikastetxe bat, hezkuntza pertsonalizatua duena, eskola-elkarteak partekatzen duen balioetan oinarritutako hezkuntza.

San Patricio S. Coop. ingeles ikastetxea herri-onurakotzat deklaratuta dago

Herri OnurakoJustizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez, herri-onurakotzat deklaratzen da San Patricio, S. Coop. izeneko kooperatiba-sozietatea.

Itunpeko ikastetxe garen heinean, kudeaketa-askatasun handia dugu, Administrazio Zentralak ezartzen dizkigun parametroen barruan betiere. Dena den, izaera pribatua baldin badugu ere, gure finantzaketa-iturri nagusia diru-laguntzak dira, familien ekarpenekin osatuta.

Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba izateak berekin dakar:

  • Sor litezkeen emaitza positiboak ezin banatu izatea kooperatibako kideen artean. Horiek kooperatibaren xedeetara zuzendu behar dira.
  • Zuzendaritza Kontseiluko karguetan doan jardutea.
  • Kargu horiekin loturarik duten bazkide edo pertsonak eta erakundeak ez izatea egindako jardueren hartzaile nagusiak, eta ez izatea prestazio edo baldintza bereziak, zerbitzuak lortzeko garaian onurarik ateratzeko.