Ikastetxerako sarrera

Scroll

Ilusioz betetako etapa berria.

Behin-behinekotasun egoeran hiru urte eman ondoren, irrikaz ikusten zen Aieteko ikastetxearen behin betiko kokapena; eta, obrek atzerapen nabarmena izan bazuten ere, Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen jadanik okupatu beharra zegoela San Patricioren egungo eraikina. 1979ko abuztuaren amaiera aldean, berriro, baina behin betiko, aldatu zen tresneria, eta ikasgelak eta espazioak prest jarri ere. Horrek guztien parte-hartzea eskatzen zuen berriz ere, lankidetza eskuzabalean, eta egoera eta eszena guztiz ezohikoetarako bidea eman zuen.

Hala ere, lan horiek, hain borondate onaz beteta beti, aurki izango zuten José Ivarsen marka. 79ko uda hartan plantillan sartu zenetik, honela hasi zen ezaguna izaten: “guztia konpontzen duena”.

Lekualdatzearekin eta bertan ezartzearekin batera, beste etapa bat hasi zen, ilusioz betea baina, era berean, aurre egin beharreko zailtasunek markatutakoa. Ikastetxerako sarbidea, eraikinaren barrualdea, instalazioak… hobetzeko prozesuan zeuden oraindik.

Estutasun-egoera hori, San Patricion etengabeko arazoaren itxura hartzen hasia zena jadanik, beste era batera ikusi zen: ikastetxea bere lekuan zegoen jadanik eta berorren zimenduak finkatzen zihoan.

Obrak amaitzean, eguneroko garbiketaz arduratzen ziren bi lagun besterik ez zituen ikastetxeak. Horregatik, guraso asko asteburuetan ikastetxera joaten ziren behar zen guztian lan egiteko.

Pasabide-eremuetan heskaiak eta zuhaixkak landatu ziren, eta urtarril batean Gabonetako zuhaitzak biltzeko kanpaina bat antolatu zen. Familia askok euren izeia ekarri zuten ikastetxean landatuta uzteko. Gaur egun, ikastetxearen behealdean basotxo diskretu bat osatzeaz gainera, izei horiek hesi akustikoarena egiten dute eta behe-solairuetako ikasgelak autobidetik datorren hotsetik isolatzen dituzte.

Azkenik, San Patricio bazuen bere eraikina.

Eraikina behar adinako edukieraz proiektatu zen maila guztiak (Eskolaurretik UBIra arte) eskainiko zituen ikastetxea bi lerrotan barne hartzeko.

Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ikastetxea, zabaldu, hobetu eta egokitzeko lanekin jarraitu zen, baina modu lasaian jadanik, oporraldiak baliatuz eta ikastetxearen dinamikan obrek ahalik eta eragin txikiena izateko moduan, gaur egun dugun irudira eta azpiegituretara iritsi arte.