Bi urte gehiago besteren etxean

Scroll

Sagrado Corazón (ItxasBuru)

Hezkuntza Ordezkaritzaren baimenik lortu ez zenez Villa María Teresan eskolak emateko, kokaleku berri bat bilatu beharra zegoen. Horrek 56 metro karratuko zortzi ikasgela izan behar zituen.
Aztertutako aukeren artean, onargarriena zen, berriz ere aldi baterako, Sagrado Corazón okupatzea, erabiltzen ez zen ikastetxe zahar bat, badiarako bista ikusgarriekin, ItxasBuruko lursail ederrean, Baenako Dukearen pasealekuan.

Sagrado Corazón ikastetxe zaharrak bereizitako hiru bloke mailakatu zituen. Baenako Dukearen pasealekurako sarreratik hurbilekoena okupatu zen, jarduera akademikorako egokitutako bakarra baitzen.

Halaz guztiz, zalantzarik gabe benetako hobekuntza ekarri zuen gauza izan zen ikasleek jolas-zelaiak eta kirol-eremu irekiak izatea.

Beste ikasturte bat baldintza beretan.

Ikastetxea mailak eta etapak zabaltzen zihoan ikasle zaharrenak hurrengo kurtsora igaro ahala. Horrela, 77/78 ikasturtean OHOa osatuta geratu zen eta 78/79 ikasturtean, guraso fundatzaileen nahia betetzeko, BBBko ikasketei ekin ahal izan zitzaien San Patricion.

San Patricio BBBko ikastetxe homologatutzat aintzatestea ez zen lan erraza. Alde batetik, Hezkuntzako Ordezkaritzaren eskakizunak zeuden espazioen eskuragarritasunaren inguruan (laborategiak, liburutegia…), eta, une horretan, hori guztia eraikitze-fasean zegoen oraindik, han, Aieten.

Bestalde, aurretik, aldi iragankor bat igaro behar zen. Aldi horretan, ikasleek Urrutiko Batxilergoko Institutu Nazionalaren –INBAD– bitartez egin behar zituzten ikasketak. Horrek esan nahi zuen BBBko kurtsoak eman ziren lehen bi urteetan ikastetxeko irakasleek azalpenak emango zituztela, baina ikasleek INBADera jo behar zutela, bertan lanak aurkeztuta beren aurrerapenaren kontuak emateko.

Ez zen hura desiratutako egoera, baina ez zegoen beste aukerarik eta, nolabait, askoz ere etorkizun hobea antzematen hasia zen jadanik hurrengo ikasturteetarako.